2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Tertulia Dialogiko Musikalak



Musika irakasgaian egin daitekeen ekintza bat Tertulia Dialogiko Musikala da. Zertan datzan??
Klasean, ikasleei etxean obra klasiko edo maestra bat entzuteko aginduko zaie, etxerako lan moduan. Haiek gehien gustatu zaien pasartea aukeratu behar dute, eta zergatia azaldu. Adibidez: nik pasarte hau aukeratu dut erritmo alai honek txikitako momentuetara eramaten nauelako, eta horrek oso pozik jartzen nau/ nik pasarte hau hautatu dut klarinetearen soinua ezberdindu izan dudalako eta asko gustatzen zaidalako nola entzuten den orkestraren gainetik.
Klasean ikasle guztiak borobil batean jarriko dira, eta irakasleak obra altuan jarriko du. Ikasleren batek aukeratutako pasartea entzuten denean, irakasleari abisatu eta honek musika geldituko du. Orduan, ikasleak azalduko du zergatik aukeratu duen. Bere azalpenetik beste ikasleen komentarioak suertatuko dira, tertulia eginez.

Askotan gertatuko da bat baino gehiagok aukeratu duela pasarte bera, baina oso zaila izango da arrazoi berdinagatik izatea. Gauza beraren inguruan ikuspuntu desberdinak aterako dira.
Bakoitzaren aportazioetatik gai oso interesgarriak aterako dira, eta, gainera, besteen lekuan jartzen ikasiko dute. Ideia bera modu desberdinean azaltzean, edo gauza bera bakoitzak modu desberdinean sentitzean, besteek mundua nola ikusten duten ulertu dezakete.

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Istorioa duten obrak: Egmont

Egmont Beethoven-ek konposatutako hamar piezak osatzen dute. Pieza hauek Goethe idazlearen tragedia kontatzen du (Egmont deiturikoa, ere bai). Pieza horietatik, ezagunena obertura da. Azter dezagun!!
Goethe-ren obrak Egmondeko konde flamenkoaren borroka, momentu horretan bere herrialdean zegoen Espainiar inbasioaren aurka. 
Obran, hasieran, Espainiar erritmo eta abesti tipikoak modu minorrean azaltzen dira, eta modu oso astiro batean. Horrek herri flamenkoaren zapalkundea sinboliza dezake, oboearen melodia tristeekin batera.
Bat-batean, abiadura handiagotzen hasten da, matxinada hasiko delako sentsazioa emanez, baina horiek Beethoven-ek gelditzen ditu. Iraultza ez da oraindik emango.
Melodia modu maiorrera aldatzen du, alaiagoa da. Klarinetearen eta flautaren elkarrizketak entzun ditzakegu, Egmondeko kondea bere maitaleak (Clarita) animatzen, zerbait egin behar duela esaten. 
Hori eta gero, tentsio handieneko momentu bat bizitzen da. Horrek Egmondeko kondearen ejekuzioa sinbolizatzen du. Hala ere, horren ostean, melodia oso alai bat agertzen da, herria Espainiar inbasioaren aurka altxatu dela adieraziz.
Benetan hunkigarria, ezta??



2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Beethovenen jaiotzaren 245. urteurrena

Beethoven-en jaiotzaren 245. urteurrena dela eta, Google-k Doodle bat egin du konposariaren omenez. Honetan, Beethoven-i bere 5. sinfonia famatua idazten lagun diezaiokezue. Hau umeekin egitea interesgarria izango litzateke, horrela, musikaren historian eragin handia izan duen maisulana ezagutzen hasteko. Hemen daukazue:

Behin, W. A. Mozart-ek esan zuen: "Egunen batean, mutil honek munduari zer esana emango dio", eta benetan arrazoia izan zuen.


2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

J. C. Arriaga ezagutzen!

Bilbon bizi den jende askok ez daki, baina... Juan Crisóstomo de Arriaga musikagilea Alde Zaharreko Somera kalean jaio zen! Bere omenez plaka bat jarrita dago:


J. C. Arriaga (Bilbo, 1806 - Paris, 1826) konpositore euskalduna izan zen, zeineri askok "Mozart euskalduna" deitzen zioten. Adituen ustetan, urte gehiago bizi izan balitz (izan ere, 26 urterekin hil zen), bere izena Beethoven edo Mozart bezalako musikari handien artean egongo zen. 
Bere obraren zati handia galdu da, tamalez. Gaur egun dauzkagun obrak 27 baino gutxiago dira. Ezagunena "Los esclavos felices" (13 urterekin sortua) obertura dela esan daiteke. Disfruta ezazue!!




2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Fair Saturday Bilbora heldu da!

Fair Saturday artistek eta organizazio kulturalek sortutako mugimendu kultural eta soziala da, urtero azaroaren azken larunbatean ospatzen dena, proiektu sozial edo ONG bat laguntzeko asmoz.
Merezi duten kontzertu egongo dia egun osoan zehar. Nik Bilbon egongo direnak jarriko ditut, baina beste leku askotan ospatzen da Fair Saturday:

ABAO

Opera
Ordua: 20:00
Lekua: Euskalduna Jauregia


Trio Piu Mosso

Kontzertua
Ordua: 11:00
Lekua: Indautxu Plaza

Euskalduna Brass Ensemble

Kontzertua
Ordua: 12:00.
Lekua: Iberdrola Dorrea

Joshua Edelman y Manhattan Bilbao Jazz-Zubia

Jazz kontzertua
Ordua: 12:00
Lekua: Guggenheim museoa

Recital poético y cata de vino

Poesia errezitala
Ordua: 14:00
Lekua: Bilboko Erribera

Estudio Danco

Dantza Tailerra
Ordua: 17:00
Lekua: Itsas Museoa

Chiqui Jamming

Antzerkia
Ordua: 17:30
Lekua: Campos Eliseos Antzokia


Bitxo do Samba

Batukada
Ordua: 18:00
Lekua: Itsas Museoa


Orquesta Behotsik

Musika klasika kontzertua
Ordua: 20:00
Lekua: Itsas Museoa



Aipatu ditudan ekitaldiak Fair Saturday-ren zati oso txikia dira, askoz gehiago dago ikusteko! Informazio gehiago nahi baduzue, sartu  http://www.fair-saturday.org/home_es/webgunean eta anima zaitezte!! 




2015(e)ko azaroaren 22(a), igandea

Zezilia Deuna egun zoriontsua musikari eta musikazale guztioi!

Gaur, azaroaren 22a, Zezilia Deuna eguna da, musikarien patroia. Hau ospatzeko, Haendel-ek Zezilia Deunaren omenean konposatu zuen oda utziko dizuet, benetan hunkigarria. 




Hau aprobetxatuz, Haendel-i buruz pixka bat hitz egingo dizuet.

George Frideric Handel by Balthasar Denner.jpg
Georg Friedrich Haendel (1685-1759) Barrokoko konposari alemaniarra izan zen (nahiz eta gero Ingalaterran nazionalizatu egin zen). Hau oratorioaren eta Italiako opera serioaren geniotzat hartuta dago, nahiz eta bere garaiko ia genero guztietan ere ibili zen. Bere obra nagusiak hauek dira: Messiah oratorioa, Rinaldo, Judas Macabeo... eta beste asko; orkestrarako musikari dagokionez, Música para los reales fuegos de artificio eta Música acuática dira bere suite orkestral garrantzitsuenak.
Pasa den urtean, Bilboko Euskalduna Jauregian urtero ospatzen den Musika-Música jaialdia bere omenean izan zen (J. S. Bach-ekin batera) eta bere musikaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.

2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Musikarekin ikasi daitekeena



Diapositiba hauen bidez, argi ikusten da musikak beste arloei lagundu diezaiekeela, adibidez: 

  • Matematika
  •  Fisika
  •  Zientzia
  •  Lengua eta Literatura
  •  Geografia
  •  Historia
  •  Hizkuntzak
  •  Hezkuntza plastikoa eta bisuala
  •  Hezkuntza Fisikoa
  •  Teknologia
  • Etika 
  • Eta hainbat gaitasun:  kreatibitatea, inteligentzia anitzak sustatzen dira, espresatzea...
Ez al daukazue argi oraindik???

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

Musikaren Historia

Nire bizitza akademikoan zehar beti faltan bota izan dudan gai bat musikaren historia izan da; beti irakasten dira zer diren kortxeak, beltzak... baina hori atzean utzi ohi da. Musika partiturak irakurtzera irakasteari ondo deritzot, baina saioren bat historia (behintzat gainetik) emateko hartzea idea ona dela uste dut.

Gai honekin lotuta, bideo oso on bat aukeratu dut, modu motz baina argian azaltzen duelako musika historian zehar; bigarren bideoa musikaren eboluzioa modu praktikoago batean (abesten, alegia) erakusten dute. Bigarren bideoa, esan beharra dut, hainbat etapa saltatzen dituztela eta, batez ere, pop musikaren eboluzioan zentratzen direla. Hala ere, bi bideoek ikustea merezi dute:



2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Ongi etorriak!

Musikaren garrantzia, gaur egungo eskoletan, oso gutxietxita dago. Beste arteekin batera, bigarren plano batean utzi da, eman ahal dituen onura ikaragarriak kontuan hartu gabe. Egoera hau oso larria iruditzen zait, ni musikazale amorratua naizelako, eta ume eta pertsona guztiek horrekin disfrutatzeko aukera izan behar dutela uste dudalako. Izan ere, pertsona guztiek izan behar dute, behintzat, musika gustatzen zaien edo ez jakiteko aukera, akademia pribatu batera joan gabe; aukera hori eskola publikoetan eman behar da.

Honegatik guztiagatik, blog honetan musikak hezkuntzan duen garrantzia azpimarratuko dut eta hau lantzeko ideiak eta metodoak proposatzen saiatuko naiz.  Besterik gabe, erabilgarria izatea espero dut.