Gaur, azaroaren 22a, Zezilia Deuna eguna da, musikarien patroia. Hau ospatzeko, Haendel-ek Zezilia Deunaren omenean konposatu zuen oda utziko dizuet, benetan hunkigarria.
Hau aprobetxatuz, Haendel-i buruz pixka bat hitz egingo dizuet.
Georg Friedrich Haendel (1685-1759) Barrokoko konposari alemaniarra izan zen (nahiz eta gero Ingalaterran nazionalizatu egin zen). Hau oratorioaren eta Italiako opera serioaren geniotzat hartuta dago, nahiz eta bere garaiko ia genero guztietan ere ibili zen. Bere obra nagusiak hauek dira: Messiah oratorioa, Rinaldo, Judas Macabeo... eta beste asko; orkestrarako musikari dagokionez, Música para los reales fuegos de artificio eta Música acuática dira bere suite orkestral garrantzitsuenak.
Pasa den urtean, Bilboko Euskalduna Jauregian urtero ospatzen den Musika-Música jaialdia bere omenean izan zen (J. S. Bach-ekin batera) eta bere musikaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina