Astekaria

2015.10.16

Aste honetan, irakasgaiaren presentazioa izan dugu, eta, lehenengo saioan, praktiketatik heldu berriak ginenez, eskoletan IKT-ek duten erabilerari buruz hitz egin dugu; bakoitzak bere esperientzia kontatu du: bere eskolan nola erabiltzen diren, zenbateko garrantzia ematen zaien...Gehienbat, ikusi duguna izan da ez zaiela erabilera gehiegi ematen, edo modu "isolatu" batean erabiltzen direla (bakarrik informatika klasean erabiltzen direla, adibidez; ez direla beste irakasgaiekin lotzen). Ni egon naizen eskolan, nire ustez, nahiko ondo erabiltzen zituzten: adibidez, irakurriko zuten liburu bati buruzko informazioa bilatzea agintzen zieten ikasleei (bakoitza bere ordenagailuarekin); arbela digitala ikasleek ere erabiltzen zuten, ez irakasleek bakarrik. Egia da eskoletan IKT-ak momentu gehiagotan erabili daitezkeela, baina nik uste dut ez dela teknologiaren menpe egon behar; eskola askotan etxerako lanak bakarrik sarearen bitartez bidaltzen zaizkie, eta, horrek askotan egiten duen gauza bakarra oztopatzea da. Honekin esan nahi dut IKT-ak lagungarriak izan daitezkeenean erabili behar direla, zentzu batekin, baina ez erabili erabiltzeagatik.
Hurrengo saioan, gmail-arekin aritu gara; batez ere, etiketak jartzen ikasi dugu.

2015.10.23

Aste honetan egin dugun gauza garrantzitsuena bloga zabaltzea izan da. Blog bat nik bakarrik zabaltzen dudan lehen aldia da; izan ere, pasa den urtean aldeka zabaldu genuen bat, baina beste zerbitzari batekin (wordpress-ekin). Esan beharra dut pixka bat kostatu zaidala (batez ere diseinua), eta klasean hau irakatsi ez baligute, ez nintzatekeela hau nire kabuz egiteko gai; baina uste dut ondo geratzea lortu dudala azkenean. Musikari buruz egitea aukeratu dut, ni musikazale amorratua naizelako, eta gai interesgarriena iruditu zaidalako blog bat egiteko.

2015.10.29

Aste honetan, gehienbat, gure blogeko sarreretan bideoak, liburuak, diapositibak... sartzen ikasi dugu. Uste dut gehienok Youtubeko bideoak igotzen bagenekiela, baina gainerako gauzak berriak izan dira, behintzat niretzat. Beste alde batetik, "Creative Commons"-ek proposatutako lizentzia mota bat hautatu dugu. Hau oso interesgarria iruditu zait, uste dut askotan horrelako gauzak (copyright) egitea ahazten zaigulako, eta garrantzitsua da arazoak ekiditzeko. 
Honetaz aparte, galdetegi bat erantzun dugu taldeka; gure kasuan, ondo funtzionatu dugula uste dut, lana banandu dugulako eta gero bakoitzak tokatu zaion galderari buruz azaldu dielako gainerakoei.

2015.11.13

Aste honetako lehenengo saioan Word-arekin aritu gara, erraminta berriak ezagutzen. Batzuk ezagutzen nituen, baina beste batzuk berriak izan dira niretzat, adibidez: eskema, eta horren bidez aurkibidea modu automatikoan egitea; hiperbinkuloak; goiburua...
Ostiralean, taldeka egin behar dugun proiektua dela eta, talde kooperatiboek ondo funtzionatzeko estrategiak ikusi ditugu. Saio honetatik gehien gustatu zaidana Los jetas y los pasotas testua izan da; izan ere, uste dut ez dudala gezurrik esaten klaseko kide guztiok jeta edo pasotaren batekin topo egin dugula esaten badut. Gehienok badakigu egoera horien aurrean nola jokatu behar dugun, baina zaila egiten zaigu (batez ere lagunek osatzen duten taldeetan) hori benetan egitea. Hau da, teoria jakin badakigu, baina askotan ez dugu praktikan jartzen. Honen aurrean, irakasleen papera oso garrantzitsua dela uste dut, ikasleei ondo jokatzen dutenean ziurtasuna emateko.Adibide baten bidez azalduko dut: talde bat jetari aurre egiten ausartu bada, irakasleak taldearen alde egin behar du, eta ez bakarrik utzi; ez badute jetaren izena jarri nahi, erabaki hori errespetatu behar du (adibidez). Bestela, hurrengorako ez diote jetari aurre egingo, esperientziak erakutsi dielako ausarta izateak eta ondo jokatzeak ez duela ezertarako balio.

2015.11.20

Zer egin ikt-ak ikasgelan txertatzeko? lanarekin jarraitu dugu aste honetan. Horretarako, egin dugun lehen gauza taldeko sites bat zabaltzea izan da. Gurea GoTeam deitzea erabaki dugu. Lana burutzeko pausuak jarraituz, ostegunean mapa kontzeptuala egin genuen, eta sites-era igo. Ostiralean, heldu bezain laster, Gaitasun Digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu. Bertan, Gaitasun Digitala osatzen duten bost konpetentziei buruz hitz egiten zen. Oso interesgarria iruditu zait; izan ere, dena modu oso batean azaldu du, ez zitzaion ezer falta. Horri buruzko mapa kontzeptual bat egin eta gure sites-era igo dugu. beste alde batetik, taldekide bakoitzak Delicious kontua zabaldu du. Nik ez neukan ideiarik ere ez horrelako programen inguruan, baina oso ideia ona direla uste dut. Adibidez, lan bat egiterakoan hainbat Web bisitatzen dituzu, eta gero nahi duzunean bertara sar saitezke nahi duzunean, web helbide hori ahazten baduzu. 

2015.11.27

Gaurkoan egin dugun lana banakakoa izan da, gehienbat. Bakoitzak zenbait web orri arakatu behar zituen, Delicious erabiliz. Manejatzeko nahiko erreza iruditu zait. Gero, bakoitzak web bat aukeratu eta horri buruzko fitxa bat egin behar izan du. Hori egin ostean, app bat aukeratu (nik Spotify aukeratu dut) eta hori aztertu dugu. Banakako lan guzti hauek sites-era igo ditugu. 

2015.12.11

Ostegunean, gure taldeko lanarekin jarraitu dugu. Egin behar genuen ataza egoera birdefinitzea izan da: eskola bat aukeratzea, zenbat umerekin lan egingo den zehaztea... Guk Sestaoko Kueto eskola aukeratu dugu gure proiektua bertan bideratzeko.
Ostiraleko saioan errobotika zer den azaldu digute eta frogatzeko aukera izan dugu. Hasieran "trukoa hartzea" kostatu zaigu, baina behin errobotak agindu bat betetzea lortu dugunean, besteak nahiko antzekoak izan dira.

2015.12.18

Azken aste honetan gure talde proiektuen aurkezpenak izan ditugu. Gure proiektua blog bat eta bideo baten sorkuntzan zetzan. Zenbait taldek gurearen antzeko proiektua egin dute, baina egon dira ideia oso ezberdinak ere bai. Oso interesgarriak iruditu zaizkit aurkezpen gehienak, ideia nahiko berritzaile batzuk atera baitira. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina