Musika irakasgaian egin daitekeen ekintza bat Tertulia Dialogiko Musikala da. Zertan datzan??
Klasean, ikasleei etxean obra klasiko edo maestra bat entzuteko aginduko zaie, etxerako lan moduan. Haiek gehien gustatu zaien pasartea aukeratu behar dute, eta zergatia azaldu. Adibidez: nik pasarte hau aukeratu dut erritmo alai honek txikitako momentuetara eramaten nauelako, eta horrek oso pozik jartzen nau/ nik pasarte hau hautatu dut klarinetearen soinua ezberdindu izan dudalako eta asko gustatzen zaidalako nola entzuten den orkestraren gainetik.
Klasean ikasle guztiak borobil batean jarriko dira, eta irakasleak obra altuan jarriko du. Ikasleren batek aukeratutako pasartea entzuten denean, irakasleari abisatu eta honek musika geldituko du. Orduan, ikasleak azalduko du zergatik aukeratu duen. Bere azalpenetik beste ikasleen komentarioak suertatuko dira, tertulia eginez.
Askotan gertatuko da bat baino gehiagok aukeratu duela pasarte bera, baina oso zaila izango da arrazoi berdinagatik izatea. Gauza beraren inguruan ikuspuntu desberdinak aterako dira.
Bakoitzaren aportazioetatik gai oso interesgarriak aterako dira, eta, gainera, besteen lekuan jartzen ikasiko dute. Ideia bera modu desberdinean azaltzean, edo gauza bera bakoitzak modu desberdinean sentitzean, besteek mundua nola ikusten duten ulertu dezakete.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina