2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

Tertulia Dialogiko Musikalak



Musika irakasgaian egin daitekeen ekintza bat Tertulia Dialogiko Musikala da. Zertan datzan??
Klasean, ikasleei etxean obra klasiko edo maestra bat entzuteko aginduko zaie, etxerako lan moduan. Haiek gehien gustatu zaien pasartea aukeratu behar dute, eta zergatia azaldu. Adibidez: nik pasarte hau aukeratu dut erritmo alai honek txikitako momentuetara eramaten nauelako, eta horrek oso pozik jartzen nau/ nik pasarte hau hautatu dut klarinetearen soinua ezberdindu izan dudalako eta asko gustatzen zaidalako nola entzuten den orkestraren gainetik.
Klasean ikasle guztiak borobil batean jarriko dira, eta irakasleak obra altuan jarriko du. Ikasleren batek aukeratutako pasartea entzuten denean, irakasleari abisatu eta honek musika geldituko du. Orduan, ikasleak azalduko du zergatik aukeratu duen. Bere azalpenetik beste ikasleen komentarioak suertatuko dira, tertulia eginez.

Askotan gertatuko da bat baino gehiagok aukeratu duela pasarte bera, baina oso zaila izango da arrazoi berdinagatik izatea. Gauza beraren inguruan ikuspuntu desberdinak aterako dira.
Bakoitzaren aportazioetatik gai oso interesgarriak aterako dira, eta, gainera, besteen lekuan jartzen ikasiko dute. Ideia bera modu desberdinean azaltzean, edo gauza bera bakoitzak modu desberdinean sentitzean, besteek mundua nola ikusten duten ulertu dezakete.

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Istorioa duten obrak: Egmont

Egmont Beethoven-ek konposatutako hamar piezak osatzen dute. Pieza hauek Goethe idazlearen tragedia kontatzen du (Egmont deiturikoa, ere bai). Pieza horietatik, ezagunena obertura da. Azter dezagun!!
Goethe-ren obrak Egmondeko konde flamenkoaren borroka, momentu horretan bere herrialdean zegoen Espainiar inbasioaren aurka. 
Obran, hasieran, Espainiar erritmo eta abesti tipikoak modu minorrean azaltzen dira, eta modu oso astiro batean. Horrek herri flamenkoaren zapalkundea sinboliza dezake, oboearen melodia tristeekin batera.
Bat-batean, abiadura handiagotzen hasten da, matxinada hasiko delako sentsazioa emanez, baina horiek Beethoven-ek gelditzen ditu. Iraultza ez da oraindik emango.
Melodia modu maiorrera aldatzen du, alaiagoa da. Klarinetearen eta flautaren elkarrizketak entzun ditzakegu, Egmondeko kondea bere maitaleak (Clarita) animatzen, zerbait egin behar duela esaten. 
Hori eta gero, tentsio handieneko momentu bat bizitzen da. Horrek Egmondeko kondearen ejekuzioa sinbolizatzen du. Hala ere, horren ostean, melodia oso alai bat agertzen da, herria Espainiar inbasioaren aurka altxatu dela adieraziz.
Benetan hunkigarria, ezta??



2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Beethovenen jaiotzaren 245. urteurrena

Beethoven-en jaiotzaren 245. urteurrena dela eta, Google-k Doodle bat egin du konposariaren omenez. Honetan, Beethoven-i bere 5. sinfonia famatua idazten lagun diezaiokezue. Hau umeekin egitea interesgarria izango litzateke, horrela, musikaren historian eragin handia izan duen maisulana ezagutzen hasteko. Hemen daukazue:

Behin, W. A. Mozart-ek esan zuen: "Egunen batean, mutil honek munduari zer esana emango dio", eta benetan arrazoia izan zuen.


2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

J. C. Arriaga ezagutzen!

Bilbon bizi den jende askok ez daki, baina... Juan Crisóstomo de Arriaga musikagilea Alde Zaharreko Somera kalean jaio zen! Bere omenez plaka bat jarrita dago:


J. C. Arriaga (Bilbo, 1806 - Paris, 1826) konpositore euskalduna izan zen, zeineri askok "Mozart euskalduna" deitzen zioten. Adituen ustetan, urte gehiago bizi izan balitz (izan ere, 26 urterekin hil zen), bere izena Beethoven edo Mozart bezalako musikari handien artean egongo zen. 
Bere obraren zati handia galdu da, tamalez. Gaur egun dauzkagun obrak 27 baino gutxiago dira. Ezagunena "Los esclavos felices" (13 urterekin sortua) obertura dela esan daiteke. Disfruta ezazue!!