Musika paperean idazteaz nekatuta? Egon lasai, partiturak modu oso profesional eta garbian idazteko hainbat doako programa daude. Horietatik, ezagunenak Sibelius eta Finale direla esango nuke. Nik Sibelius-en funtzionamendua azalduko dut:
Lehenengo eta behin, programa deskargatu behar duzue. Behin pausu hau beteta, Nueva partitura hautatu behar duzue. Bertan, nahi duzuen partitura mota klikatu.
Bat aukeratutakoan, konpasa, tenpoa, konpositora, tonalitatea... aukeratu beharko duzue. Hori zuen partituraren araberakoa izango da, noski.
Eta bazaude prest partitura idazten hasteko! Introducción de notas-en Introducir notas klikatu. Ikusiko duzuen Teclado flotante horretan notak jartzeko seinu guztiak aurkituko dituzue, baita isiluneak, kalderoiak... Horietako seinu bat aukeratu (adibidez, beltz bat) eta pentagramaren gainean nahi duzuen lekuan jarri. Automatikoki, nota horren soinua entzungo duzue. Ondo ez badago, borratzeko aukera dago.
Hauek dira, basikoki erabiltzeko behar dituzuen jakintzak. Partitura hori beste tonalitate batera transportatu nahi baduzue (gehienetan programa hauek horretarako erabiltzen direlako aipatzen dut hau), partitura osoa hautatu, eta Introducción de notas-en Transportar hautatu eta hor zer tonalitatera joan nahi duzuen ipini.
Hauek izan dira Sibelius-en manejatzen hasteko oinarrizko pausuak. Hala ere, haratago joan nahi baduzue Youtube-n hainbat tutorial gomendagarri daude Sibelius 7-ren inguruan:
Esan beharra dut nik erabiltzen dudana Sibelius dela, baina ez ezergatik; frogatu nuen lehena izan zen, eta gustatu zitzaidan. Finale erabiltzen duen jendea oso pozik dago ere bai.